Azpeitiar igerilariek postu onak lortu dituzte Eibarren

Uztarria.eus 2012ko eka. 14a, 14:39

Joan den zapatuan XXIV. San Juan Igeriketa Saria jokatu zen Eibarren, eta sailkapen orokorrean lehen hiru onenen artean sailkatu ziren Jon Aizpuru, Pablo Etxeberria, Ainhoa Goenaga eta Oihana Goenaga.

Joan den zapatuan, hilak 9, XXIV. San Juan Igeriketa Saria jokatu zen Eibarren, eta sei azpeitiarrek hartu zuten parte bertan. Igerilari bakoitza lau probatan aritu zen, eta lau probetako putuen baturarekin osatu zen sailkapena. Hala, Jon Aizpuruk lehenengo postua eskuratu zuen sailkapen orokorrean eta Pablo Etxeberria hirugarren izan zen. Ainhoa Goenaga eta Oihane Goenaga, berriz, bigarren izan ziren sailkapen orokorrean.

Horiez gain, Izarraitz Igeri Elkarteko Ainitze Odriozola eta Imanol Odriozola ere Eibarren izan ziren. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide