Gaur, osteguna, hasiko dituzte festak Elizkalean

Urola Kostako Hitza, Uztarria.com 2012ko eka. 14a, 18:37

Arratsaldeko seiretan etxafuegoak botata hasiko dituzte jaiak, eta musika eskolakoen kalejira eta buruhandiak ere ez dira faltako. Bihar eta etzirako ere prestatu dituzte ekitaldiak.

Elizkalean gaurtik Korputz festak ospatzen hasiko dira. Arratsaldeko seiretan etxafuegoak botata hasiko dituzte jaiak. Segidan, Juan Antxieta musika eskolako ikasleen kalejira izango da, eta buruhandiak ere ibiliko dira kalean. 19:30ean, Azpeitiko parrokian, Elizkaleko hildakoen aldeko meza izango da.

Bihar eta etzi ere festetako hainbat ekitaldi izango da. Gaur bezalaxe, bihar ere, buruhandiak ibiliko dira arratsaldean eta gero kitarra poteoa egingo dute.

Hona hemen egitaraua:

Ekainak 14, osteguna (gaur):

  • 18:00etan, festen hasiera suziriarekin. Gero, Juan Antxieta Musika Eskolako ikasleen kalejira eta buruhandiak.
  • 19:30ean, kaleko hildakoen aldeko meza.
Ekainak 15, ostirala:
  • 18:00etan, Juan Antxieta Musika Eskolako ikasleen kalejira. Segidan, buruhandiak.
  • 19:30ean, kitarra poteoa.
  • 22:30ean, erromeria Haritz eta Montte trikitilariekin.
Ekainak 16, zapatua:
  • 13:00etan, Itsasi Dantza Taldekoen emanaldia.
  • 19:30ean, Martin txistulariarekin kalejira.
  • 20:30ean, afaria Baigeran.
  • 23:00etan, Gabezin taldearen emanaldia.
  • 00:00etan, zozketa.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide