Ordu batzuk besterik ez Iraurgi Cup hasteko

Uztarria.eus 2012ko eka. 15a, 12:55

Gaur, 17:00etan hasiko da lehia eta gipuzkoar taldeak arituko dira nor baino nor. Bihar, eta etzi ere hainbat partidaz gozatzeko parada izango du Garmendipera gerturatzen denak.

Ordu batzuk besterik ez dira falta gaur, ostirala, hasiko den Iraurgi Cup alebin mailako mutilen futbol-8ko txapelketarako. Espainiatik mila lagun inguru etorriko dira asteburuan Azpeitiara eta inguruetara. Guztira 32 taldek hartuko dute parte txapelketan, eta taldeetako 600 bat arduradun, tekniko eta jokalari bertaratzea espero dute antolatzaileek. Herritarrek parte hartu dute antolakuntzan. Hala, bihar, zapatua, herriko hamar bat soziedadetan ligako taldeentzako bazkaria prestatuko dute.

Guztira 40 partida baino gehiago jokatuko dira gaurtik igandera bitartean Garmendipeko zelaian eta zelai artifizialean. Gaur, ostirala, 17:00etan hasiko dira partida, eta lehengo fasean gipuzkoar taldeek jokatuko dute. Bihar, zapatua, 10:30ean hasiko da ligako lehia, lau taldetan banatuta. Aldiz, igandean, 09:30ean hasita, finalaurdenetako partidak eta segidan, 12:15ean finala jokatuko dira.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide