Urrestildarrak hasi dira festa giroan murgiltzen

Uztarria.eus 2012ko eka. 18a, 13:25

Festa giroan pasatu dute astebukaera urrestildarrek. Zapatuan, krosa izan zen eta, atzo, igandea, Jubilatuen Eguna ospatu zuten. Bazkaria egin zuten 60 bat lagunek eguerdian, eta herri kirol erakustaldia izan zen gero. Lan saioan Guztak, asko saiatu arren, ez zuen lortu 200 kiloko harria altxatzea. Lehenengo altxaldian belaunak huts egin eta heltzerako erori zitzaion harria. Gainontzeko hiru altxaldiak nuloak izan ziren. Eliasek, berriz, 138 kiloko harria jasotzea lortu zuen. Aurretik, gainera, 120koa bi aldiz altxatu zuen.

Datorren ostiralean hasiko dira Urrestillako festak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide