Irailean Asturiasen egingo duten egonaldirako txartelak salgai jarri ditu Baigerak

Uztarria.eus 2012ko eka. 18a, 18:24

Bost eguneko irteera egingo dute, irailaren 17tik 21era. Bidaiaren prezioa 250 eurokoa da eta gaurtik aurrera erretiratuen elkartean eros daitezke txartelak.

Baigera erretiratuen elkartea abuztuko oporraldiaren ondorenari begira lanean hasi da jada. Irailean, 17tik 21era, Asturiasera (Espainia) joango dira Azpeitiko jubilatu eta pentsiodunak, bost eguneko egonaldia egitera.

Gijon hirian hartuko dute ostatu eta, handik, egunero-egunero, inguruko hainbat herri ezagutzeko parada izango dute. Bidaiaren prezioa 250 eurokoa da.

Hain zuzen ere, gaur bertan, ekainak 18, hasi da Baigera Asturiaserako txartelak saltzen. Txartela erosteko edota irteeraren gaineko informazio zehatza eskuratzeko, interesa dutenek Baigeraren bulegora joan besterik ez dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide