Marokoarrak nagusi Urrestillako Herri Krosean

Uztarria.eus 2012ko eka. 18a, 19:27

Atletismoaren festa izan zen zapatuan Urrestillan. Txiki-txikietatik hasi eta beterano maila artekoetara, dozenaka korrikalarik hartu zuten parte XI. Herri Krosaren lasterketetan. Lasterketa nagusian marokoarrak izan ziren nagusi. Gizonezkoetan, podiumaren aurreneko hiru mailak bereganatu zituzten Zakareta Mazouzik (1.), Aimad Bouzianek (2.) eta Abdelilah El-ek (3.). Emakumezkoetan ere Marokokoa izan zen garailea, Samira Ahboucli; Marisol Ramos oñatiarrak eta Nerea Etxeberria azpeitiarrak osatu zuten podiuma.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide