Bezeroekin harreman zuzena duten langileentzat ikastaroa antolatu du Iraurgi Lantzenek

Uztarria.eus 2012ko eka. 19a, 12:41

Hilaren 26an, asteartea, izango da ikastaroa Azkoitiko Intsausti jauregian. Lau orduko tailerra izango da. Izena emateko azken eguna osteguna izango da.

Iraurgi Lantzen garapen agentziak ikastaro berri bat antolatu du merkataritzan, turismoan eta ostalaritzan bezeroekin harreman zuzena duten langileentzat. Harrera adeitsua egiteko formulak eta komunikazio eraginkorraren adibidea: hitzezkoa eta ez hitzezkoa izenburupean eskainiko dute ikastaroa. Ikastaroa ekainaren 26an, asteartea, izango da Intsausti jauregian, 09:00etatik 13:00etara bitartean.

Interesa duten pertsonek osteguna, hilak 21, dute izena emateko azken eguna, eta Iraurgi Lantzen S.Aren turismo sailean egin beharko du inskripzioa, 943 85 11 00 zenbakira deituta. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide