Lagun Onak eta Ikasberri hasi dira datorren denboraldia prestatzen

Uztarria.eus 2012ko eka. 19a, 14:14

Lagun Onakek gaur, asteartea, 2001ean jaiotako gaztetxoentzako entrenamendua prestatu du. Ikasberrik, berriz, ostegunean eta ostiralean egingo ditu lan saioak.

Datorren denboraldia prestatzeko lanak hasi dituzte Lagun Onak Futbol Taldeak eta Ikasberri Kirol Elkartea. Hala, Lagun Onakekoek 2001ean jaiotako haurrentzako entrenamendua prestatu du gaurko (asteartea). 18:30ean hasiko da saioa Garmendipen, eta haurrak futbolerako arropekin agertu beharko dute.

Bestalde, Ikasberrik ere datorren denboraldira begira taldeak osatzeko deialdia egin du. Hori dela-eta, ostegunean, hilak 21, erregional mailako taldeak 19:30ean lan saioa izango du zelai artifizialean. Ostiralean, berriz, infantl eta jubenil mailakoen txanda izango da. 17:00etan eta 18:00etan izango dira entrenamenduak hurrenez hurren.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide