Udalak eta Uztarriak urtebeterako hitzarmena sinatu dute

Uztarria.eus 2012ko eka. 21a, 13:38

Eneko Etxeberria alkatea eta Alaitz Olaizola Uztarria Komunikazio Taldeko lehendakaria hitzarmenaren sinadura ekitaldian.

Eneko Etxeberria alkateak eta Alaitz Olaizola Uztarriako lehendakariak izenpetu dute. 31.583,26 euroko diru-laguntza jasoko du Uztarriak hitzarmenaren ondorioz. 

Azpeitiko Udalak eta Uztarria Komunikazio Taldeak urtebeterako hitzarmena sinatu dute gaur (osteguna). Eneko Etxeberria alkateak eta Alaitz Olaizola Uztarriako lehendakariak izenpetu dute.  31.583,26 euroko diru-laguntza jasoko du Uztarriak hitzarmenaren ondorioz eta aldizkarirako zein webgunerako izango da diru kopuru hori. Bestelako produkturen bat ateraz gero, 2.463 euroko laguntza izango du Uztarria Komunikazio Taldeak. Aurtengo diru-laguntza, iaz jasotakoaren berdina izango da.

Udalak ekaineko ohiko udalbatzarrean onartu zuen Uztarriarekin urtebeterako hitzarmena egitea.  Bilduk eta Hamaikabatek hitzarmenaren aldeko bozka eman zuten; EAJk akordioaren kontra bozkatu zuen.

Hitzarmena osorik ikusteko egin klik hemen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide