Merkatariek establezimendua berritzeko diru-laguntzak eskatzeko epea hilaren 30ean bukatuko da

Uztarria.eus 2012ko eka. 21a, 14:43

Bi motatako laguntzak jaso ahal izango dituzte, Azpeitiko Udalak eta Iraurgi Lantzenek adierazi dutenez: batetik, lokala edo barruko ekipamendua berritzeko laguntza eta, aparatu elektroniko zein informatikoena, bestetik.

Herriko merkatariek hilaren 30era arteko epea dute euren establezimenduetan egindako berrikuntzentzako diru-laguntzak eskatzeko epea. Bi motatako laguntzak jaso ahal izango dituzte, Azpeitiko Udalak eta Iraurgi Lantzenek adierazi dutenez: batetik, lokala edo barruko ekipamendua berritzeko laguntza eta, aparatu elektroniko zein informatikoena, bestetik.

Lokal edo barruko ekipamendua berritzeko laguntzaren kasuan, egindako inbertsioaren %15a finantzatuko dute; gehienez, 600 euro. Aparatu elektroniko zein informatikoen laguntza, berriz, gehienez %20koa izango da (2.000 euro).

Informazio gehiago behar izanez gero, Iraurgi Lantzenera, 943 85 11 00 telefonora, deitu behar da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide