Urrestillan eta Oñatzen sanjoanak ospatuko dituzte

Uztarria.eus 2012ko eka. 22a, 13:16

Urrestillan gaur, ostirala, hasi eta asteartera arte festa giroa izango da nagusi. Aldiz, Oñatzen bihar, zapatua, eta igandean izango dira festak.

Bihar hasiko dira Urrestillan San Joan festak. Festak indartzeko asmoarekin, biharko Sorgin Gaua antolatu du Urrestillako Festa Batzordeak. "Aurten, bi egun soilik egokitu dira, asteburua delako. Biana iaz festek hartu zuten indarra ez galtzeko, bihar ere ekitaldiak antolatzea erabaki genuen", dio Anne Unanuek, festa batzordeko kideak. Jendea auzoko jaietara animatzeko, "ahalik eta egitarau erakargarriena osatzen saiatu gara".

Larunbatetik asteartera bitartean, egunero izango da haurren neurrira egindako ekitaldiren
bat. "Orainarte beti-betiko ekitaldiak egin ditugu umeentzako, eta aurten zer eskaintza dagoen aztertu, eta Irrien Lagunak-en ikuskizuna gehitu diogu San Joan Gazte Eguneko egitarauari". Ohi bezala, San Joan bezperan, herri afaria eta gero lizarra sartuko dute plazan gazteek. Zuhaitza moztuta gunean bertan eramango dute Urrestillara.

Autobusak Azpeititik

Azpeitiko Udalak Urrestillara joan-etorrian ibiliko den gaueko autobus zerbitzua jarriko du.
Azpeitian anbulatorio aurrean izango du geltokia. Bihar, 19:15ean eta 22:30ean abiatuko da
Azpeititik, eta 04:00etan eta 07:00etan aterako da Urrestillatik. Larunbatean, 22:30ean irtengo da Azpeititik, eta 03:00etan eta 06:00etan Urrestillatik. Astelehenean, 19:15ean eta
22:30ean Azpeitian eta 03:00etan, eta 06:00etan Urrestillan.

Oñatzen ere festak

Bihar, zapatua, eta etzi ospatuko dituzte sanjoanak Oñatz auzoan. 20:00etan, afaria egingo dute auzoko tabernan. Gero, Juanito eta Xantirekin trikiti eta bertso saioak alaituko du giroa. Igandean, hilaren 24an, meza eta hamarretakoa egingo dituzte. Arratsaldean, Xanti eta Juanito trikitilariekin erromeria izango da. 

Egitarauak

Urrestillako sanjoanak

Ekainak 22, gaur. Sorgin gaua.

  • 19:00etan, Sorgin Poteoa, trikitilariekin eta bertsolariekin.
  • 21:00etan, gazte afaria.
  • 22:00etan, kontzertuak: Devizio eta Gozategi taldeak.
  • 22:15ean, pilota partidak, Txikuri pilotalekuan. Olazabal eta Peñagarikano, Aritz Lasa eta Larrinagaren kontra. Ondoren, Titin III.a eta Merino II.a, Gonzalez eta Barriolaren kontra.

Ekainak 23, bihar. San Joan bezpera.

  • 20:00etan, triki-poteo herrikoia.
  • 21:00etan, txupinazoa, pregoia, agurra, eta segidan, herri afaria.
  • 23:00etan, San Joan arbola sartzea.
  • 00:00etan, San Joan sua piztuko dute.
  • 00:30ean, erromeria Obaneuke taldearekin.

Ekainak 24, igandea. San Joan eguna.

  • 09:30ean, dultzaineroekin goiz eresia.
  • 12:00etan, meza nagusia.
  • 12:45ean, Azpeitiko Musika Bandaren kontzertua.
  • 13:00etan, erraldoiak eta buruhandiak.
  • 16:30ean, zezen txikiak eta pottokak haurrentzat.
  • 18:30ean, zaldi proba: Azalgorreta Koateiren kontra.
  • 22:30ean, Sahatsa dantza taldearen Bideko sentipenak ikuskizunaren emanaldia.

Ekainak 25, astelehena. San Joan Txiki eguna.

  • 12:30ean, sagardo dastaketa, Auntxa erretegiaren kontu.
  • 15:30ean, mus txapelketa, herriko tabernetan eta elkartean.
  • 17:30ean, Irrien Lagunak-en Kultura plazara ikuskizuna, haurrentzat.
  • 20:00etan, triki-poteoa.
  • 20:00etan, luntxa.
  • 23:00etan, Laket musika taldearen kontzertua.

Ekainak 26, asteartea. San Joan hirugarrena.

  • 16:00etan, puzgarriak eta zezen mekanikoa.
  • 17:30ean, haurrentzako askaria.
  • 18:00etan, txikienentzako erromeria.
  • 23:00etan, arbolaren entierroa.

Oñazko sanjoanak

Ekainak 23, bihar. San Joan bezpera.

  • 20:00etan, afaria auzoko tabernan. Gero, Juanito eta Xantirekin trikiti eta bertso saioa.

Ekainak 24, igandea. San Joan eguna.

  • 11:30ean, meza.
  • Ondoren, hamarretakoa trikitilariek alaituta, eta herri kirolak.
  • Arratsaldean, Xanti eta Juanito trikitilariekin erromeria.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide