Partida bat irabazita itzuli da Kirol Aukera ISB Espainiako Txapelketatik

Uztarria.eus 2012ko eka. 22a, 12:33

Lehen fasean, multzoko hirugarren postuan gelditu da Jose Luis Zubizarretak entrenatzen duen taldea.

Iraurgi saskibaloi taldeko infantil mailako Kirol Aukera ISB itzuli¡ da etxera, Espainiako Txapelketa jokatu eta gero. Garaipen bat lortu eta lehen fasean multzoko  hirugarren postuan gelditu da.

Ekainaren 16an joanda Kanaria Handian izan dira Jose Luis Zubizarreta Xubi-ren mutilak
lehian. Lehen neurketa irabazi zuten ISBkoek Caja Rural Salamancaren kontra. Azken minutura arte neurketa parekatua izan zen, eta berdinduta zeuden partida bukatzeko minutu bat falta zenean. Baina, 20 segundo falta zirenean Ander Merketegik hirukoa sartu zuen, eta horri esker 55-52 irabazi zuten Iraurgiko mutilek.

Bigarren norgehiagoka, ordea, multzoko talderik gogorrenaren aurka jokatu zuten, Tenerifeko
La Salle Nauticoren kontra. Lehen zatia 23-0n hasi zuten galtzen. Eta azkenean 65-45 galdu zuten. Hirugarren neuketa UCAM Murtziaren kontra jokatu zuten, hau irabazten zuenak final zortzirenetako txartela lortuko zuen. Nahiko berdindua izan zen norgehiagoka, nahiz eta Urolako taldea atzetik ibili ia beti. Dena den, hirugarren laurdenean partidari buelta ematea lortu zuten ISBkoek. Hala ere, murtziarrek gehiago asmatu zuten eta 65-69 galdu zuten partida. Ondorioz, Iraurgikoak Espainiako txapelketatik kanpo geratu ziren. Aitor Astigarragak eta Ander Merketegik
partida bikaina egin zuten murtziarren aurka.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide