Astelehen buru zurian ere festa Urrestillan

Uztarria.eus 2012ko eka. 25a, 12:50

Joan den ostiralean hasi ziren Urrestillako festak, Sorgin Gauarekin. Gazte afaria egin zuten, eta pilota partidak izan ziren Txikuri pilotalekuan. Gero, Gozategiren kontzertua izan zen, eta jende ugari bertaratu zen. Zapatuan, berriz, San Juan bezpera ospatu zuten urrestildarrek. Triki poteoaren eta herri afariaren ostean, urteroko legez, Lizarra sartu zuten plazan. Gero erromeria izan zen. Atzo, igandea, San Juan eguna ren harira, meza, Udal Musika Bandaren kontzertua eta behor proba egin zituzten, besteak beste. Behor proban Azalgorreta nagusitu zen Koateiren kontra. Iluntzean, Sahatsakoek dantza erakustaldia eskaini zuten.

Festak ez dira bukatu oraindik Urrestillan. Gaurko eta biharko zenbait ekimen dituzte antolatuta urrestildarrek. Hala nola, gaur sagardo dastaketa, mus txapelketa, Irrien Lagunak klubaren emanaldia, triki poteoa eta Laket taldearekin dantzaldia izango dituzte gaur. Bihar, asteartea, bukatuko dira 2012ko sanjoanak Urrestillan. Txikienak izango dira protagonista eta hala, puzgarriak, askaria eta erromeria izango dituzte gaztetxoek. 23:00etan hasiko da festetako azken ekimena; arbolaren entierroa, hain zuzen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide