Hilabeteren ostean, zine emanaldiak izango dira asteburuan

Uztarria.eus 2012ko eka. 26a, 12:28

Zapatutik asteartera sei emanaldi izango dira, eta Ice Age 4 ikusi ahal izango da.

Hilabeteko geldialdiaren ostean, astebukaera honetan zine emanaldiez gozatzeko aukera izango da berriro Azpeitian. Hala, hilaren 30ean, uztailaren 1ean, 2an eta 3an Ice Age 4 filma ikusi ahal izango da Soreasu antzokian.

Guztira sei emanaldi izango dira egunotan. Zapatuan, hilak 30, 18:30ean eta 22:00etan; igandean, uztailak 1, 17:00etan eta 19:30ean; astelehenean, 21:30ean eta asteartean 18:30ean. Zapatuko eta igandeko emanaldiak bost euro ordaindu beharko dira. Aldiz, astelehen eta asteartekoak hiru euro.

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide