Zehaztu dituzte Lagun Onaken entrenamenduak

Uztarria.eus 2012ko eka. 26a, 12:43

1999an jaiotakoek gaur, asteartea, dute hitzordua, 18:00etan. Aldiz, 1997-98an jaiotakoek ostiralean izango dute entrenamendua, 18:30etik aurrera.

Hurrengo urteko denboraldian Lagun Onak taldean jokatzen hasi nahi duten gaztetxoentzako entrenamentuetarako hitzorduak jarri ditu futbol taldeak. 1999an jaiotako gaztetxoek gaur, asteartea, dute hitzordua Garmendiko instalazioetan, 18:00etan hasita.

1997-98an jaiotakoek, berriz, ostiralean izango dute entrenamendua, 18:30ean. Aurkezten diren haurrek futbolerako arropak eraman beharko dituztela jakinarazi dute Lagun Onakekoek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide