Sagardo festa eta Irrien Lagunak Urrestillan

Uztarria.eus 2012ko eka. 26a, 20:24

Ordu gutxi barru agurtuko dituzte Urrestillan aurtengo San Joan festak. Umeei eskainitako arratsaldearen ondoren, 23:00etan botako dute arbola, eta horrekin bukatuko dira sanjoanak. Aste bukaera jendetsuaren ondotik, astelehenean ere ez zen jai girorik falta izan. San Joan Txiki egunez, 130 bat lagun elkartu ziren urteroko sagardo dastaketan, eta 45 bikotek hartu zuten parte gero mus txapelketan. Arratsaldez, berriz, plazan egon zen txikienentzako festa, Irrien Lagunak-en ikuskizunarekin.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide