Transexualitatea izango dute hizpide gaur, Emakumeen Txokoan

Uztarria.eus 2012ko eka. 27a, 12:48

Bihar, osteguna, Sexu Askapenerako Nazioarteko Eguna dela-eta, hainbat ekimen antolatu dituzte egunotarako. Gaurko hitzaldia 19:30ean hasiko da, eta Transexualitatea eta transgeneroa izena du hitzaldiak.

Ostegunean, ekainak 28, Sexu Askapenerako Nazioarteko Eguna dela-eta, hainbat ekimen antolatu dituzte egunotarako. Gaur, asteazkena, ikasturteko azkenengo hitzaldia izango da Emakumeen Txokoak entolatuta. Bezperarako gaiaren inguruko hitzaldia prestatzea erabaki dute. Emakumeen Txokoan bertan izango da, 19:30ean hasita. Transexualitatea eta transgeneroa izena du hitzaldiak, eta AnaTxurruka Berdintasun Teknikariak eta Medeak taldeko kideak emango ditu gaiaren inguruko azalpenak.

Bihar, osteguna, aldarrikapenak kaleratu asmoz, 19:00etatik aurrera triki-bertso-poteoa egingo dute plazatik abiatuta.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide