Lagun Onak Eguna, festa giroan

Uztarria.eus 2012ko uztailaren 2a

Lagun Onakekeko denboraldiko jokalari onenak. (Xabier Otamendi)

Ekimen ugariz gozatzeko aukera izan zuten Lagun Onakeko jokalari eta ordezkariek. Iñigo Saizarrek eta David Tejerak, Lagun Onakeko talde nagusiko jokalariek, erretiroa hartuko dutela-eta, omenalditxoa egin zioten aurrena. Gero egin zuten denboraldiko jokalari onenen sari-banaketa

Zapatuan agurtu zuten Lagun Onakekoek denboraldia, Lagun Onak egunarekin. Festa giroa nagusitu zen egun osoa, eta hainbat ekimenez gozatzeko aukera izan zuten klubeko jokalari eta ordezkariek.

Goizean zenbait partida ikusi ahal izan ziren Garmendipen, eta Lagun Onakeko beteranoek esaterako, Eibarren kontra jokatu zuten. 3 eta 1 nagusitu ziren eibartarrak. Gero, txupinazoa izan zen Garmendipen bertan, eta haurrek barrakez gozatzeko parada izan zuten. Realeko Asier Illarramendiren eta Iñigo Martinezen zein Mikel Labakaren sinadurak eskuratu ahal izan zituzten, eta 15:00etan herri bazkaria egin zuten berdura plazan.

Bazkalostean urteroko sari banaketa egin zuten taldez talde. Iñigo Saizar eta David Tejera Lagun Onakeko talde nagusiko jokalariek erretiroa hartuko dutela-eta, omenalditxoa egin zioten aurrena. Gero egin zuten denboraldiko jokalari onenen sari-banaketa, eta honakoak izan ziren sarituak: Monik Valor eta Izaro Zinkunegi, Olatz Erkizia eta Lorea Rueda, Beñat Uranga eta Iñigo Illarramendi, Andoni Cardenas eta Iñigo Uria, Xuban Peña eta Julen Aranburu, Aitor Azpiazu eta Joseba Zubillaga, Yerai Garcia eta Julen Uria, Asier Aranbarri eta Ander Donazar, Gorka Ariño eta Julen Iparragirre, Aritz Alberdi eta Aitor Salegi eta Gorka Blanco eta Iñigo Saizar.

Arratsaldean futbolarekin lotutako jolasez eta kalejiraz gozatzeko aukera izan zuten Lagun Onakekoek. Gauean, berriz, Jare eta Larregi musika taldeen kontzertuak izan ziren, plazan.

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide