Corrugados Azpeitiako langileek Donostian Lan Ikuskaritzaren aurrean elkarretaratzea egingo dute gaur, asteartea, 11:30ean. Bertan, heuren egoera salatu eta enpresaren etorkizuna argitzeko eskatuko dute. Hainbat protesta egin dituzte greba hasi zutenetik.
Corrugados Azpeitiako langileek astebeteko greba hasi zuten ekainaren 15ean. Behin astebeteko greba bukatuta, greba mugagabeari ekin zioten. 19. greba eguna dute gaurkoa.