Azpeitiar bat zauritu zen zapatua Orion, parapentean ari zela istripua izanda. Haizearen ondorioz, parapentea tolestu eta 15 metroan behera, belarretara erori zen. Erorikoa dela-eta, ospitalean dago, eta bizkarrezurreko orno bat hautsita eta beste bi pitzatuta ditu.