Azpeitiko I. Padel Txapelketa herrikoia antolatu dute

Uztarria.eus 2012ko uztailaren 3a

Uztailaren 13tik 29ra jokatuko dute, gizonezko zein emakumezkoentzat irekia da eta parte hartu nahi duten bikoteek hilaren 10erako eman behar dute izena kiroldegian.

Azpeitiko I. Padel Txapelketa herrikoia uztailaren 13tik 29ra jokatuko da, Garmendipeko kirolguneko kantxetan. Txapelketak iraungo duen denboran egunero jokatuko dituzte partidak: astelehenetik ostiralera 18:00etan eta 19:30ean, zapatuetan 10:00etan, 11:30ean, 16:00etan eta 17:30ean, eta igandeetan 10:00etan eta 11:30ean.

Txapelketa gizonezko zein emakumezkoentzat irekia da eta parte hartu nahi duten bikoteek hilaren 10erako eman behar dute izena kiroldegian (943 813069 da hango telefono zenbakia). Kirol Patronatuko bazkide direnentzako izen-ematea merkeagoa da, 10 euro pertsonako; bazkide ez direnek 15 euro ordaindu beharko dute. Antolatzaileek gehienezko bikote kopuruak ezarri dituzte: gizonezkoetan gehienez 16 bikote onartuko dituzte, eta 8 emakumezkoetan. Gizon zein emakumeen lehietan finalera iristen diren bi bikoteek izango dute saria: txapeldunek lau afari irabaziko dituzte, eta bi afari txapeldunordeek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide