Ezohiko udalbatzarra egingo dute gaur

Uztarria.eus 2012ko uztailaren 5a

19:00etan izango da udaletxean. Besteak beste, Azpeitiko Hiri Antolamenduaren Plangintza Orokorrari hasierako onarpena emango diote.

Azpeitiko Udalak gaur, asteartea, Udalbatza Osoaren ezohiko bilkura egingo du, 19:00etan hasita, udaletxeko Areto Nagusian.

Gai-ordenaren arabera, honako puntuak landuko dituzte:

1.- Udalbatzak 2012ko ekainaren 5ean egindako bilkuraren akta onartzea (maiatzeko akta iraileko bilkuran aurkeztuko da).

2.- Azpeitiko Hiri Antolamenduaren Plangintza Orokorrari hasierako onarpena ematea.

3.- Azpeitiko Hiri Antolamenduaren Plangintza Orokorraren baitan, Iturzulo-Esklabak azpieremua garatzeko helburua duen Hirigintza Hitzarmenari hasierako onarpena ematea.

4.- Udal Etxebizitza tasatuak esleitzeko prozedurari hasiera ematea. Oinarrien onarpena eta deialdiaren hasiera.

5.- 2012ko aurrekontuan bigarren kreditu aldaketa onartzea.

6.- 2011ko Azpeitiko Udalaren (autonomiadun erakundeak eta Azpeitia Lantzen SA) kontu orokorra onartzea.

7.- Corrugados Azpeitira doan adarrean linea elektrikoa aldatzeko proiektuaren Ingurumen Inpaktuaren Azterlana.

8.- Azpeitiko Udalak 2008tik 2011rako Euskararen Plan Nagusiaren luzapena 2012. urtera arte.

9.- Tokian tokiko jaieguna 2013. ekitaldirako.

10.-  LGTBQ kolektiboaren Nazioarteko Egunaren baitan askatasun sexualaren aldeko deklarazioa onartzea.


Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide