Euskadi-Senegal partidarako sarrerak aurrez salgai jarri dituzte

Uztarria.eus 2012ko uzt. 5a, 18:44

Azpeitian ISB tabernan eta Azkoitian Zurt-en eros daitezke, helduenak 10 eurotan eta 18 urtez azpikoenak 5 eurotan.

Euskadiko saskibaloi selekzioak eta Senegalekoak lagunarteko partida jokatuko dute bihar, ostirala, Azpeitiko kiroldegian. Neurketa horretarako sarrerak aurrez salgai jarri dituzte. Horrela, Azpeitian ISB tabernan eta Azkoitian Zurt-en eros daitezke, helduenak 10 eurotan eta 18 urtez azpikoenak 5 eurotan.

Euskal selekzioaren hautatzaileak, Pablo Lasok, Lan Mobel ISBko hiru jokalari sartu ditu deialdian: Beñat Barberena, Marcos Casado eta Mikel Motos.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide