Festak guztionak direnez, uztailaren 29an haurrek izango dute euren eguna aurten. Egun horretan herriko txikienak ere marea arroxaren olatuan murgildu nahi ditugunez, hainbat ekimenez gozatzeko aukera izango dute.
14:30etan herri bazkaria egingo da azoka plazan eta, jarraian, jolasak izango dira herriko txoko desberdinetan. Egunarekin bukatzeko, berriz, erromeria izango da herriko plazan.
Hiru urtetik hasi eta lehen hezkuntza bukatu duten haurrentzat antolatu da eguna. Izena lehenen ematen duten 600 haurrentzat izango da tokia eta 3 euro ordaindu beharko dituzte izena ematen dutenean. Egunean, haur guztiek marea arroxa erraldoia osatuko dute, kamiseta eta guzti.
Esan bezala, egun horretan parte hartu nahi duten haurrek izena eman beharko dute. Horretarako, mahaia jarriko dugu honako egun eta orduetan: uztailak 12, osteguna, eta uztailaren 13an, Betharram ikastetxeko jolastokian jarriko dugu 13:00etan. Arratsaldean, berriz, 17:00etatik 19:00etara izango da izena emateko mahaia, herriko plazan. Zapatuan 11:00etatik 14:00etara eta arratsaldez, 17:00etatik 20:00etara plazan eman ahalko da izena.
Bestalde, begiraleak behar ditugu eguna aurrera ateratzeko eta egunean bertan haurrekin ibiltzeko. Prest dauden begiraleek eta izena eman nahi dutenek helbide honetara bidali behar ditu bere izena eta kontaktua: umeen.eguna@gmail.com. Bestela, aurrez aipatutako izen emate mahaian ere apuntatzeko aukera izango du.
Begiraleez gain, gurasoen laguntza ere eskertuko genuke, mahaiak muntatu, txikienei jaten eman eta mahaiak jasotzeko unean, batez ere. Hauek ere, begiraleek bezala, aurrez aipatutako bi aukerak dituzte izena emateko.