Txetxu Urbieta (Azpeitia, 1968) azpeitiar kazetaria Uztarriaren egoitzan izan da gaur, asteartea, elkarrizketa digitalean. Euskadi Irratiko kirol saileko zuzendari izendatu berri duten azpeitiarrak Uztarria.com-eko erabiltzaileen galderak erantzun ditu.
Kargu berriaz eta beste hainbat kontutaz aritu da Urbieta. Anjel Alkainek egiten dion imitazioaz, kirol kazetarien hizkeraz, Realaren fitxaketa berriaz edota Lagun Onaken hamaikako historikoaz galdetu diote, besteak beste, irakurleek.
Irakurri hemen elkarrizketa digitala osorik.