Zabalik dago zezenketetako abonoak egiteko eta berritzeko epea

Uztarria.eus 2012ko uzt. 11a, 13:50

Hilaren 21a izango da horretarako azken eguna. Takilan (Udaltzaingoaren bulegoaren ondoko lokalean, Plaza txikian) egin behar dira abonoak, baina telefonoz ere egin daiteke eskaria (943 15 71 60).

2012ko uztailaren 30, 31 eta abuztuaren 1ean izango diren zezenketetarako abono zaharrak berritzeko eta berriak egiteko epea irekita dago hilaren 10az geroztik, eta uztailaren 21a izango da azken eguna. Takilan (Udaltzaingoaren bulegoaren ondoko lokalean, Plaza txikian) egin behar dira abonoak, baina telefonoz ere egin daiteke eskaria (943 15 71 60).

Uztailaren 21an 20:00etarako abonoak jasotzen ez dituztenek, horretarako eskubidea galduko dute. Abonoz kanpoko sarreren salmenta uztailaren 23tik aurrera egin ahal izango da, eta internet bidez ere erosi ahal izango dira hemen.

Uztailean, astegunetan, 18:00etatik 20:00etara bitartean izango da zabalik takila. Launbat eta jai egun bezperetan, berriz, 11:00etatik 13:00etara. Egunean bertan zezen-plazan ere salduko dira egun horretako zezenketari dagozkion sarrerak, 16:00etatik aurrera.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide