Munoaundira bisita gidatuak egingo dituzte hilaren 18an hasita

Uztarria.eus 2012ko uzt. 12a, 12:35

Uztailaren 16tik abuztuaren 4ra egingo dituzte indusketak. (Azpeitiko Udala)

Uztailaren 16an hasiko dira lanak, eta hilaren 28rako bisita gidatu nagusia prestatu dute nahi duenarentzat.

Uztailaren 16an hasita abuztuaren 4ra bitartean ariko dira dira Munoaundiko aztarnategiko lanekin,etahilaren28rakobisitagidatu nagusia prestatu dute. Joan nahi duenak 11:00etarako Kukuherri aterpetxean egon beharko duela jakinarazi du Sonia San Jose indusketako zuzendariak.
"Oinez joangogarahandik, baina ezin duenarentzat autoak ere izango dira".

Horrez gain, eguneroko bisitak ere prestatuko dituzte aurten. Uztailaren 18tik abuztuaren 2ra bitartean, astelehenetik larunbatera, 11:00ak inguruan bisitak prestatu dituzte ordu horretan aztarnategira gerturatzen direnentzat. Hala ere, Loiolako Turismo Informazio Bulegoan aztarnategiko erakusketa ikusgai dagoela ere adierazi du.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide