Katty Nevado izango da Bidegi enpresako kudeatzailea

Uztarria.eus 2012ko uzt. 12a, 13:19

Nevado Azpeitian jaio zen, baina Donostian bizi da.

Azpeitian jaio zen, baina Donostian bizi da. Foru Aldundiko Kontseiluak Nevadoren izendapena onartuko du, eta irailaren 1ean hasiko da lanean.

Katty Nevado Larrañaga (Azpeitian, 1969) izango da Bidegi enpresa publikoko kudeatzaile berria. Foru Aldundiko Kontseiluak Nevadoren izendapena onartuko du, eta irailaren 1ean hasiko da lanean.

Nevado Azpeitian jaio zen, baina Donostian bizi da. Enpresen kudeaketan "esperientzia handia" duelako hautatu du Aldundiak. Enpresa eta Ekonomia Zientzietan lizentziatua da, Deustuko Unibertsitatean eta Gestio Aurreratuan masterra du.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide