Nuarbeko frontoia inauguratuko dute igandean

Uztarria.eus 2012ko uzt. 12a, 13:28

11:30ean hasiko da inaugurazio ekitaldia. Dantzariak, zinta-mozketa eta pilota partida izango dira. Norgehiagokaren aurretik, Xiriako Gurrutxaga pilotari ohiak ohorezko sakea aterako du. 

Igandean, hilak 15, inauguratuko dute Nuarbeko frontoia, 11:30ean hasita. Dantzariak, zinta-mozketa eta pilota partida izango dira. Norgehiagokaren aurretik, Xiriako Gurrutxaga pilotari ohiak ohorezko sakea aterako du. Gero hasiko da partida, eta Aizpuru eta Etxanizek Murgiondo eta Otaegiren kontra jokatuko dute.

2006tik dator Nuarben frontoia egiteko proiektua, baina urrian hasi zituzten lanak.

Jubilatuen eguna

Igandean Jubilatuen Eguna denez Nuarben, 11:00etan meza izango da. Segidan, inaugurazioa eta luntxa eta eguna borobiltzeko, erretiratuek bazkaria egingo dute Nahigenduena elkartean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide