Eskalatzaile bat zauritu da Xoxoteko kanteran

Uztarria.eus 2012ko uzt. 12a, 14:59

21 urteko azpeitiarra da eskalatzailea, eta hanka hautsi du. Buruan ere kolpea hartu du erorikoaren ondorioz. Ertzaintzaren helikopteroa joan da eskalatzailea artatzera.

Udaltzaingoak jakinarazi duenez, 21 urteko azpeitiar eskalatzaile bat zauritu da Xoxoteko kanteran gaur, osteguna, eguerdian. 10 bat metrotik erori eta hanka hautsi duela esan dute. Buruan kolpea hartu du erorikoaren ondorioz. Ertzaintzaren helikopteroa joan da eskalatzailea artatzera eta Donostiako ospitalera eraman dute. Suhiltzaileak ere bertaratu dira gertakariaren lekura.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide