Eva Astigarraga eta Aiora Beristain Eskolarteko Espainiako Txapelketan izan dira

Uztarria.eus 2012ko uzt. 17a, 13:53

Eva Astigarraga eta Aiora Beristain, Eskolarteko Espainiako Txapelketan.

Astigarragak 14. postua lortu zuen 100 metro bularrez proban, eta 15. postua 200 metro bularrez proban. Aiora Beristain, berriz, 16. izan zen 100 metro estilo librean. Bestalde, joan den zapatuan Udako Itsas Zeharkaldien denboraldia hasi zen Deban, eta han izan ziren Maialen eta Iker Aizpuru.

Duela bi aste bukaera Izarraitz Igeri Elkarteko Eva Astigarraga eta Aiora Beristain Euskadiko Selekzioarekin izan ziren Cadizen, Eskolarteko Espainiako Txapelketan. Eva Astigarragak 14. postua lortu zuen 100 metro bularrez proban, eta 15. postua 200 metro bularrez proban. Aiora Beristain, berriz, 16. izan zen 100 metro estilo librean. Izarraitzekoek adierazi dutenez, "igerilariak oso gustura itzuli dira txapelketatik".

Bestalde, joan den zapatuan Udako Itsas Zeharkaldien denboraldia hasi zen Deban, eta han izan ziren Izarraitz Igeri Elkarteko Maialen eta Iker Aizpuru. Maialen hirugarrena izan zez. Ikerrek, aldiz, proban parte hartzen zuen aurreneko aldia zuen, eta "oso txukun bukatu zituen egin beharreko 150 metroak", esan dute igeri elkartekoek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide