'Ziztadak': Euskal Herriko indarkeria-eza aktiboari buruzko dokumentala

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2012ko uzt. 17a, 17:40

ZIZTADAK / TÁBANOS TRAILER from Fora de Quadre on Vimeo.

"Filmak gertakari eta pentsamolde sorta erreala biltzen du, eta gure herriaren inguruko hausnarketa sustatu nahi du, bizitzaren, bakearen, indarkeria-eza aktiboaren, herri partaidetzaren, giza eskubideen eta askatasun eta justizia soziala xede dituen aldaketaren alde". Bihar (asteazkena), Sanagustin kulturgunean, 19:00etan. Ondoren, sortzaileekin solasaldia izango dugu.

Sabino Ormazabal eta Bidea Helburu Elkarteko kideak izango ditugu hemen, bihar. Hauek sortutako dokumentala da Ziztadak eta ikusten hasi aurretik sarreratxo bat egingo dute. 19:00etan hasiko da. Filma ikusteaz bukatu ondoren, solasaldirako tartea izango dugu.

Filmaz zertzelada bat: "Etxe partikularretan legez kanpo sorturiko lehen ikastoletatik Kukutzara. Lemoizi eginiko oposizio baketsutik Demo mugimendura. Elkarrizketaren aldeko apustutik Ipar Euskal Herrian laborantza ganbara gauzatzera. Mugimendu hauen eta beste askoren protagonistak euren aldarrikapenen leku gogoangarrienetara itzuli dira, bertatik mugimendu haiei buruz hitz egiteko eta indarkeria-ezaren balioaz eta indarraz hausnartzeko".

Webgunea: http://ziztadaktabanos.wordpress.com/

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide