Zubi berriaren egitura Ibaieder gainean

Uztarria.eus 2012ko uzt. 17a, 20:14

Urrestillan ibaia zabaldu eta saneamenduko hodiak jartzeko egiten ari diren lanak aurrera doaz. Obra horien barruan, bi zubi eraitsi eta hiru berri eraikitzea aurreikusita dute. Zubi horietako baten egitura, umeen jolas-parkea eta Txorietxeko eremua elkartuko dituen oinezkoentzako zubiarena gaur, asteartea, jarri dute Ibaiederren gainean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide