Saninazioetan punta puntako pilotariak izango dira Azpeitian. Bi egunetan eskuzko pilota partidak izango dira, Izarraitz pilotalekuan.
Uztailaren 31n, San Inazio egunean, Asegarceko pilotariek jokatuko dute. 22:30ean hasita, bi partida jokatuko dira Izarraitzen. Lehenengoa, Saralegi-Otxandorena eta Olaetxea-Ibai Zabala bikoteek jokatuko dute. Partida nagusia, berriz, Olaizola II.ak eta Albizuk Bengoetxea VI.aren eta Beginoren kontra neurtuko dituzte indarrak.
Abuztuaren 1ean, berriz, Aspe enpresako pilotarien txanda izango da; Jaunarena-Paskual bikotea Ezkurdia eta Peñagarikanoren kontra arituko da, hasteko. Ondoren, Martinez de Irujok eta Laskurainek Xala eta Zubietaren kontra jokatuko dute.