Herritarren omenaldia jaso du Mikel Aranburuk

Uztarria.eus 2012ko uzt. 19a, 13:02

Atzo, asteazkena, Mikel Aranburu omendu zuten Azpeitian, Garmendipeko zelaian. Futbola utziko zuela iragarri ostean, ligako azken partidan, omenaldi beroa egin zioten taldekideek eta zaleek Anoetan, baina herrian oraindik ez zitzaion omenaldirik egin. Aranbururi merezitako ekitaldia egin zioten atzokoan, eta Lagun Onakeko ordezkariek, Realeko jokalariek eta ordezkariek, eta Eibarreko jokalariek hartu zuten parte, besteak beste. Omendu eta gero, Realak eta Eibarrek lagunarteko norgehiagoka jokatu zuten, eta talde txuri-urdinak 3 eta 0 irabazi zuen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide