Egun gutxi falta dira festak hasteko eta, horrenbestez, egun gutxi falta dira Uztarria Komunikazio Taldeak laugarren urtez jarraian prestatu duen tonbolak ateak irekitzeko. Igandean, uztailaren 22an, irekiko du Uztarriak festetako tonbola Erdikalean, Jabier Iruretak beste behin musutruk utzi dion lokalean.
Irureta bezala, asko eta asko dira Uztarriaren tonbolan lagunduko dutenak. Aurten ere Udalak, Bertan merkatari elkarteak, herriko hainbat saltokik, tabernek, jatetxek, ileapaindegik eta abarrek babestu dute ekimena, guztira 70 laguntzailetik gora. Eskerrak guztiei, Uztarriak diru-sarrera propioak areagotzeko abian jarri zuen proiektuan denen laguntza oinarrizkoa delako.
22aren ondoren, uztailaren 29an, 30ean eta 31n eta abuztuaren 1ean ere irekiko du Uztarriak tonbola Erdikalean. Eta, nola ez, tonbolan boletoak erosten dituztenek sari asko eta askotarikoak irabazteko aukera izango dute: Ukabik emandako netbook bat, telebista eramangarri bat, MP4ak, irabiagailuak, plantxak, haurrentzako bizikleta, zalditxo eta hainbat jostailu, eta beste asko. Urtero bezala, euro baten truke bi txartel erosi ahalko dira.
Saririk ez duten txarteletan zozketarako zenbakiak ere egokitu daitezke. Izan ere, tonbola ixtearekin batera beste bi sari zozketatuko ditu Uztarriak: bi lagunentzako asteburupasa bat, Eroski Bidaiak-en emana, eta lau lagunentzako afaria Kiruri jatetxean.
Ordutegiari dagokionez, eguerdietan 12:00etatik 15:00etara irekiko ditu ateak tonbolak egunero eguerdi partean. Arratsaldez, hilaren 22an eta 29an 18:00etatik 21:00etara, eta gainerako egunetan 17:00etatik gauerdira.
Ekimenaren laguntzaileak
Bertan merkatarien elkartea
Azpeitiko Udala
Ukabi informatika
Eroski Bidaiak
Eregi euskara eta komunikazioa
Zelai talasoterapia
Malats
Matxin xestoak
Nekane janari denda
Nerea eskulanak
Kiruri jatetxea
Aliur kafetegia
Amaia taberna
Ametsa kafetegia
Añota sagardotegia
Arrupe hotela
Auntxa erretegia
Azpillaga taberna
Bar Azpeitia
Eguzkitza taberna
Etxe-Zuri taberna
Garmendipe jatetxea
Garoa kafetegia
Harzubia garagardotegia
Intz taberna
Iraurgi Saskibaloia
Iraye taberna
Izaro taberna
Jim Clark taberna
Juantxo Txiki taberna
Baigera I
Baigera II
Kiroldegiko taberna
Laratz kafetegia
Larrañaga jatetxea
Lau-Bide jatetxea
Mendizabal erretegia
Mikel Uria jatetxea
Pub Neguda
Ondarbide jatetxea
Ongi Etorri jatetxea
Oñatz taberna
Orbegozo erretegia
Orkatz Kultur Elkartea
Osinazpi jatetxea
Pastorkua jatetxea
Pub Pikua
Urtzi taberna
Jai Alai jatetxea
Patxo erretegia
Sanagustin kulturgunea
Uranga jatetxea
Azkune fruta denda
Egaña gozotegia
Errotaundi okindegia
Etxaun kutixiak
Kutxillo
Ogi Berriena okindegia
Adats ileapaindegia
Anare ileapaindegia
Bigara ileapaindegia
Elnek ileapaindegia
Garai ileapaindegia
Goiatz ileapaindegia
Inaxita ileapaindegia
Irede estetika
Jone eta Maikar
Karmen Gurrutxaga ileapaindegia
Kimetz ileapaindegia
Motx ileapaindegia
Zuha ileapaindegia