Gaur da umeen egunean izena emateko azken eguna

Uztarria.eus 2012ko uzt. 20a, 14:13

Gaur, ostirala, 18:00etatik 20:00etara bitartean eman ahal izango da izena plazan jarriko duten mahaian. Momentuz, 150 bat umek eman dute izena.

Umeen Eguna izango da hilaren 29an, igandea, eta txikienek ere marea arroxaren olatuan murgiltzeko aukera izango dute egun osoan. Izena emateko azken eguna gaur, ostirala, izango da. Hala, 18:00etatik 20:00etara plazan jarriko duten mahaian eman beharko dute izena umeen egunean inskribatu nahi duten gaztetxoek.

HaujijiJAI! Batzordeak esan dutenez, orain arte, 150 bat umek eman dute izena. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide