Baltsa jaitsiera jendetsua gaztetxearen zazpigarren urteurrenean

Uztarria.eus 2012ko uzt. 23a, 10:54

Eguerdiko 12:00etarako plaza eta zelai luze inguruak jendez lepo zeuden zapatuan baltsa jaitsieraren zain. Ibaian, zelai-luze hasieran, isuriren baten ondorioz, orban zuri bat agertu eta atzeratu egin zen baltsa jaitsiera. Horren aurrean, Gaztetxeko kideek erabaki zuten baltsa jaitsiera Sanjuandegitik hastea badaezpada ere. Hala, igerileku ondora joan behar izan zuten parte hartzaile guztiek, baltsak bizkarrean hartuta. Handik hasi zuten jaitsiera 12:30ak inguruan, eta dozena bat baltsa ibili ziren Urola ibaian barrena, ahal zuten moduan. Egun guztirako hainbat ekimen antolatu zituzten gaztetxeko kideek, zazpigarren urteurrenaren harira.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide