Garikoitz Uzkudun garaile Getariako Salbatore Biatloian

Uztarria.eus 2012ko uzt. 24a, 11:09

550 metro eta 3,5 kilometro lasterka egin behar izan zituzten kirolariek zapatuan, Getarian. 17:35,31 minutu behar izan zituen azpeitiarrak helmugara iristeko.

Garikoitz Uzkudun azpeitiarrak irabazi zuen zapatu goizean Getariako XI. Salbatore Biatloia. 17:35,31 minutu behar izan zituen azpeitiarrak helmugara iristeko. Ia 80 egunek hartu zuten parte lasterketan eta 550 metro igerian eta 3,5 kilometro lasterka osatu behar izan zituzten, Malkorbe hondartzatik irten eta herriko frontoian helmugaratuz. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide