Umeen Egunean izena emateko aukera izango da gaur

Uztarria.eus 2012ko uzt. 24a, 12:38

Plazan jarriko dute izena emateko postua 10:00etatik 13:00etara, eta 18:00etatik 20:00etara bitartean.

Umeen Eguna izango da hilaren 29an, eta izena emateko azken aukera izango da gaur, asteartea. Plazan jarri dute postua 10:00etan eta 13:00ak arte egongo da inskribatzeko aukera. Gero, arratsaldean, ere mahaia jarriko dute plazan, 18:00etatik 20:00etara bitartean. Izena ematen duten haur eta gaztetxoek hiru euro ordaindu beharko dute.

Hemen Umeen Eguneko egitaraua:

10:00etan, Juan Antxieta Musika Eskolako txistulari eta banda gaztearen goiz eresia.

11:00etan, umeen meza nagusia parrokian.

11:30ean, erraldoien desfilea.

12:00etan, haurrentzat dantzak, plazan.

12:30ean, erraldoien dantza saioa eta sari-banaketa.

14:00etan, haur eta gaztetxoen bazkaria, berdura plazan.

16:00etan, umeentzako jolasak.

18:00etan, erromeria.

18:30etik 19:30era, umeak jasotzeko ordua.

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide