Itsasikoen emanaldiarekin bukatu da aurtengo Azpeitia Dantzan ekimena

Uztarria.eus 2012ko uzt. 24a, 19:45

Joan den zapatuan, hilak 21, Itsasi Dantza Taldekoek 'Gu sortu ginen enbor beretik...' emanaldia eskaini zuten Azpeitia Dantzan ekimenaren baitan. Soreasu antzokian eskaini zuten emanaldia eta jende ugari bertaratu zen. Hainbat dantzaz gozatzeko parada izan zuten han bildutakoek, eta Itsasikoek 35. urteurretako historiari errepasoa egin zioten.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide