Jon Aizpuru eta Oihana Goenagak urrezko domina bana lortu dute Bartzelonan, 100 bularrez eta 100 metro estilo libre probetan, hurrenez hurren. Hori dela-eta, Infantil Mailako Espainiako Txapeldunak dira bi azpeitiar igerilariak.
Aizpuru 200 metro bularrez proban, berriz, bigarrena izan zen. Oihana Goenagak zilarrezko domina eskuratu zuen 50 metro estilo librean. Brontzezko domina irabazi zuen Goenagak 200 metro estilo librean. Bien artean bost domina ekarri dituzte herrira: bi urrezko, bi zilarrezko eta brontzezko bat. Bi igerilariek Euskadiko errekorrak ere egin dituzte Espainiako Txapelketan.
Hauekin Pablo Etxeberria ere izan da Bartzelonan eta bere marka guztiak hobetzea lortu du, 1.500 metro estilo librean, 400 metro estilo librean eta 400 metro estiloetan.