Corrugados Azpeitiako langileak Bilboko BBVAren egoitzaren aurrean akanpada egiten ari dira euren lanpostuen defentsan eta murrizketen kontra. Bihar, ostirala, arte egongo dira han eta gaur, osteguna, elkarretaratzea egingo dute, 13:00etan.
BBVA Grupo Gallardoren hartzekodun nagusia da, "hortaz, enpresaren zein langileen etorkizunaren erantzule ere bada".