Saninazioetan autobus zerbitzu berezia egongo da Azpeititik Zumaiara, Zestoara eta Azkoitira. EuskoTrenek uztailaren 29tik abuztuaren 1era, gauero, autobus zerbitzuak izango dira.
Azpeititik Azkoitira, 01:00etan, 02:20tan, 03:00etan, 4:20tan eta 05:25ean irtengo dute anbulatorio aurretik. Azpeititik Zestoarako eta Zumaiarako autobusak, berriz, 01:30ean, 03:30ean, 04:40ean eta 05:45ean egongo dira.
Autobus guztiak anbulatorio aurretik abiatuko dira, eta Azkoitian Julio Urkijo kaleko geltokian geldituko da. Zumaian Pantxika Etxezarreta kalean egingo du geldialdia.
Aldaketak geltokietan
Saninazioak direla-eta, Azpeitian Julian Elorzako autobus geltokietan ez da autobusik izango. Han gelditu ordez, Enparan Gainen egingo dute geldialdia, abuztuaren 3ra bitartean.