Uztarria Komunikazio Taldeak laugarren urtez jarraian saninazioetan Erdikalean irekita izan duen tonbolak itxi berri ditu ateak. Dozenaka eta dozenaka izan dira aurten ere uztailaren 22an martxan jarri zen tonbolan boletoak erosiz parte hartu duten azpeitiar eta bisitariak; eskerrik beroenak, guztioi.
Hasieran agindu bezala, azken zozketa eginez itxi ditu ateak Uztarriaren tonbolak. Aurten bi sari zozketatu dira. Hona hemen, saritutako zenbakiak eta bakoitzari dagokion saria:
- 2842: 4 lagunentzako afaria Kiruri jatetxean.
- 3514: 2 lagunentzako asteburua, Eroski Bidaiak-en eskutik.
Epeak eta ordezko zenbakiak
Opariak jasotzeko
Azken zozketako zenbakien jabeek bezala, Uztarriaren tonbolan saridun boletoa tokatu baina oraindik sariak jasotzeko daudenek ere, hala nahi izanez gero, irailean izango dute sariaren bila joateko aukera, Uztarriaren egoitzara.
Izan ere, abuztuan Uztarriak oporrak hartu ditu.