Oporrak bukatuta, martxan da berriro Uztarria

Uztarria.eus 2012ko ira. 3a, 11:00

Gaurtik martxan izango da webgunea eta urri hasieran argitaratuko du herri aldizkariaren hurrengo zenbakia. Urola Kostako Hitza egunkaria ere gaur, astelehena, hasi da lanean.

Gaur (irailak 3, astelehena), oporralditxoa eta gero, Uztarria Komunikazio Taldea lanean da berriro. Horrenbestez, gaurtik martxan da uztarria.com eta baita herri aldizkaria ere (honen hurrengo zenbakia urri hasieran argitaratuko da).

Urola Kostako Hitza egunkariak ere gaur, astelehena, ekin dio lanari eta, beraz, bihar, asteartea, aterako du opor osteko lehenengo egunkaria. Uztarria da Urola Kostako Hitza-ren sortzaile eta bazkideetakoa.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide