Tonbolako zenbaki sarituen jabeek jaso ditzakete sariak dagoeneko

Uztarria.eus 2012ko ira. 3a, 11:30

Saritutako bi jabeak irailaren 15era bitartean pasatu daitezke Uztarriaren egoitzatik, sarien bila. Goiko zenbakiak agertzen ez badira, ordezko zenbakiak ere aterata daude; irailaren 15etik 30era izango dute balioa.

Gaurtik hilaren 15era bitartean izango dute Uztarriaren tonbolako zenbaki sarituen jabeek sariak jasotzeko aukera. Horretarako, Uztarriaren egoitzatik pasatu behar dute (Perez Arregi plaza, 1 behea).

Hona hemen, saritutako zenbakiak eta bakoitzari dagokion saria:

  • 2842: 4 lagunentzako afaria Kiruri jatetxean.
  • 3514: 2 lagunentzako asteburua, Eroski Bidaiak-en eskutik.

Epe horren barruan goiko zenbakiak agertzen ez badira, ordezkoak ere izendatuta ditu ja Uztarriak azken zozketan. Hauek dira ordezko zenbakiak: 9894 (afarientzako) eta 7116 (asteburuarentzako). Zenbaki hauek irailaren 15etik 30era izango lukete balioa, beti ere goikoen jabeak aurrez agertuko ez balira.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide