Abuztua labur-labur

Uztarria.eus 2012ko ira. 3a, 11:33

Uztarria.com-ek abuztuko albisteak bildu ditu, motzean. Besteak beste, Lan Mobel ISBk hainbat fitxaketa egin zituen eta Corrugados Azpeitiako langileek itxialdia hasi zuten.

 

Uztarria.com-ek hileko albisteen bilketa egin du:

Abuztuak 4. Munoandiko aztarnategietako lanak amaitu zituzten.
 
Abuztuak 8. Bi urte Lagun Aro taldean igaro ostean, Lan Mobel ISBra itzuli zen Lander Lasa.
 
Abuztuak 10. Corrugados Azpeitiako langileen ordezkariek bilera egin zuten enpresako zuzendaritzarekin, Madrilen.
 
Abuztuak 14. Corrugados Azpeitiako langileek greban jarraitzea erabaki zuten.
 
Abuztuak 15. Jon Aizpuru azpeitiar igerilariak lehen postua eskuratu zuen XLIV Paseo Berriko igerialdian.
 
Abuztuak 20. Corrugados Azpeitiako langileek itxialdia hasi zuten, Azpeitian bilera egitea eskatzeko.
 
Abuztuak 22. Lan Mobel ISBk David Nurse amerikar jokalaria fitxatu zuen.
 
Abuztuak 23. Euskal Herriko Emakumezkoen II. Futbol kopako finalaurrekoa jokatu zuten Garmendipen, Realak eta Añorgak.
 
Abuztuak 23. Lan Mobel ISBk Antonio Pantìn galiziar jokalaria fitxatu zuen.
 
Abuztuak 26. Lan Mobel ISBk Lance Kearse estatubatuarra fitxatu zuen.
 
Abuztuak 28. Corrugados Azpeitiako langileen ordezkariek bilera egin zuten Eusko Jaurlaritzako kideekin.
 
 

 

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide