Jon Ibarguren eta Idoia Besada txapeldun, Donostian

Uztarria.eus 2012ko ira. 3a, 12:02

Atzo, igandea, jokatu zen Dantza Sueltoko Txapelketa, Donostian. Hirugarren saria ere azpeitiar bikote batek irabazi zuen: Maialen Aldalurrek eta Amets Amubietak.

 

Jon Ibarguren (Azpeitia) eta Idoia Besada (Pasaia) nagusitu ziren atzo, igandea, Donostiako Dantza Sueltoko Txapelketan. Hori dela-eta, 400 euroko diru-saria, txapela eta lepoko zapia jaso zituzten. Janzkera onenaren saria ere Ibargurenek eta Besadak irabazi zuten. Hirugarren saria ere Azpeitiko bikote batek eskuratu zuen: Maialen Aldalurrek eta Amets Amubietak.

Bost bikotek hartu zuten parte txapelketan, iaz baino hiru gutxiagok.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide