Jose Maria Vicente da Loiolako erretore nagusi berria

Uztarria.eus 2012ko ira. 4a, 12:47

Vicente Tudelakoa da eta 49 urte ditu. Uztailaren 30ean hartu zuen Loiolako erretore nagusi kargua, eta Jose Mari Etxeberria (Urrestilla, 1941) ordezkatu du.

Jose Maria Vicente (Tudela, 1963) da uztailaren 30az geroztik, Loiolako erretore nagusia.Jose Mari Etxeberria (Urrestilla, 1941) ordezkatu du nafarrak. Azpeitiarekin lotura izan du Vicentek. izan ere, bi urtean (1991-1992), Iraurgi ikastetxean, irakasle izan zen. 1994an, berriz, Loiolako apaiz izendatu zuten, eta handik gutxira pastoraltzaren ardura hartu zuen. 

Jose Mari Etxeberriak erretore nagusi kargua 2006an hartu zuen, eta sei urte egin ditu postu horretan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide